XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galdg.

molekula erreduzitzaile nagusiak

ziren

Azken kasuan, molekula erreduzitzaile nagusiak delakoa gertatu da galdegai eta horixe txertatu dugu aditzaren aurrean, inolako komarik gabe.

Elementu nominal guztiak birtualki bederen galdegai izan daitezkeelarik, hona hemen gainontzeko posibilitate guztiak:

(18) Fotosintesi-prozesua antolatzen ari zen unean, azido organikoak, SH2-a eta ura ziren molekula erreduzitzaile nagusiak.

(18) Fotosintesi-prozesua antolatzen ari zen unean ziren molekula erreduzitzaile nagusiak azido organikoak, SH2-a eta ura.

4.1.2.1.2. Aditzaren ekintza

Esan beharra dago partizipioa + egin / egiten / egingo + laguntzailea (edo partizipioa + aditz jokatua: jakin daki) sekuentziaren aurrean pausa/koma nabaria dagoela.

Edozein kasutan ere, aditza, perpausaren hasieran zein bestelako kokapen batean ager dakiguke.

Hasierako kokapenean, perpaus osoaren mugari dagokion zeinua (puntua, puntu eta koma,...) hartuko du ezkerraldean, baina gainerakoetan, koma idatziko dugu aditzaren aurrean.

(19) Medioa, lehortu egiten da tenperatura altu horietan

(=eta ez hidratatu).

(20) Txori hori, ibili dabil.

(=ez du hegaz egiten).

Mintzg. / Mendioa / Galdg. /lehortu egiten da / tenperatura altu horietan / Mintzg. / Txori hori / Galdg. / ibili dabil